XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure Kattinen haunditasun eta dekadentzia

Senarra ahotza zuen herrian, gizon itxura onekoa eta atsegina.

Urdea eta xerbitxu egile. Kontseilukoa zen eta klikako zuzendari.

Etxetik kanpo zelarik, bere ahoztegian adibidez, solas berdeak maite zituen.

Ohartarazten zuen ontsa behar ere gure Kattinek ez nau entzuten.

Horrengatik herritar guziek gure Kattin erraten zioten haren emazteari.

Biziki emazte debota zen, elizatiarra erran nahi dut eta trufa tipi horien gibelean ederki bazekien senarrak ideia lizunen gatik ez zela irriskurik bilaka zedin gure denen Kattin.

Emazte ernea zen biziki, bere ahuntx urratsez, elizatik etxerat, plazako zaharren etxetik Donibanerat, brixt 504erat igan eta, jo harat, jo honat artetik bulon baten erosterat...

Baina ez, ez gaiten mihi tzarrak izan, kasik beti afera on batendako zen.

Familia onekoa zen, belaunaldi guziz Elizari bi apez fornitu zizkioten.

Anitz da.

Behere horretan badira etxaldeak biziki hein onekoak, biziki ontsa ikusiak, batekin kontentatu direnak.

Hori zen tarifa funtsean.

Baldin bazuen defaut tipi bat hori zitekeen, familiaz zukeen beraz, heina ez atxikitzea, soberakerietarat aise lerratzea.